Egiguren-Sotil eta Olaizola-Leonet, Dinastia Etxabeko finalerdietara

Maria Maya Manterola 2024ko abuztuaren 9a

Argazkia: Javier Carballo.

Dagoeneko argitzen ari da zein pilotari izango diren Dinastia Etxabe torneoko finalaurrekoetan. 

Atzo jokatu zituzten Aitzurin final laurdenetako partidak. Jubeniletan, Olaizolak (Abantzu) eta Mikel Leonetek (Oiarpe) 22-13 irabazi zuten Intxurreko Harkaitz Murua eta Iturriozen aurka. Hasieratik errenta lortu zuten, eta partida osoan aurretik izan ziren. Harkaitzek ere ez zuen bere egunik onena izango eta alderik handiena 16-5ekoa izan zen. Ez zen istant batean ere zalantzarik izan, eta garaipen argia izan zen.

23 urtez azpikoen barruan, Iker Egigurenek (Ilunpe) eta Julen Sotilek (Larraun) 22-16 gainditu zituzten Xabier Rekalde (Txumuluxueta) eta Oier Elorz (Upo Mendi). Alde handiarekin hasi ziren garaileak, eta ondoren, bete-betean sartu ziren hitzorduan. Hamabi pilotarainoko bidea egin zuen. Hala ere, Egigurenek eta Sotilek berriro alde egin eta gero, 15-17an jarri ahal izan zuten. Bazirudien emozio dezente egon zitekeela amaieran, baina Ilunpekoak eta Larraungoak lortu zuten alderik handiena. Urdinek ere dezente huts egin zuten, baina aurkariek baino pilota gutxiago galdu zituzten azkenean.

Abuztuaren 14an eta 16an jokatuko dira azken final laurdenak, eta hilaren 19an, 22an eta 26an finalaurrekoak. Finalak abuztuaren 29an jokatuko dituzte, Aitzurin.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide