Zumaiako Osasun Zentroan bizi duten egoerak kezka larria pizten duenaren seinale, ehunka herritarrek egin dute bat Zuopa, Zumaiako Osasun Publikoaren Aldeko herri plataformak, gaur eguerdirako egindako deialdiarekin. Euskal Jai Eguna ospatzen da gaur herrian, baina makina bat herritarrek ospakizunak alde batera utzi dituzte, eta osasungintza publikoaren aldeko manifestazioarekin bat egin dute.
Ordu batean abiatu da ekintza Amaiako plazatik eta Eusebio Gurrutxaga plazara arteko bidea egin dute Erribera kalea zeharkatuz. Herri plataformaren beste deialdi batzuetan gertatu bezala, dozenak, ehunka zumaiar bildu ditu ekintzak. Amaieran, Gurrutxaga plazan, Osasun Zentroan bizi duten egoera laburbildu dute plataformako kideek, eta, egoera hobetu ezean, etorkizun batean egingo diren ekintzetara deitu dituzte herritarrak.