Piano emanaldi batekin amaituko da Musika Jaialdia gaur

Maria Maya Manterola 2024ko abu. 11a, 09:00

Mentxu Pierrugues eta Susana GarcĂ­a de Salazar.

Mentxu Pierrugues eta Susana García de Salazar piano-jotzaileek Tres más tres emanaldia eskainiko dute parrokian. Duela berrogei urte piano emanaldi batekin hasi zen Musika Jaialdia, eta sorrera hari keinu bat egin nahi izan diote.

Duela berrogei urte piano emanaldi batekin hasi zen Musika Jaialdia, eta sorrera hari keinu bat egin nahi izan diote aurten. Hala, piano emanaldi batekin amaituko da gaur jaialdia. Mentxu Pierrugues eta Susana García de Salazar piano-jotzaileek Tres más tres emanaldia eskainiko dute, 20:00etatik aurrera San Pedro parrokian.

Donostiako Musika Hamabostaldiko ekitaldia da biharkoa. Izan ere, Donostiakoa lurraldeko hainbat herritako udalekin elkarlanean antolatzen dute, eta herritara eramaten dituzte gero zenbait jarduera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide