Piano doinuak Parrokiko freskotasunean

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 12a, 09:00

Parrokian izandako emanaldiko une bat. (Miriam Romatet)

Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertuak eman dio amaiera aurtengo Zumaiako Musika Jaialdiari.

40 gradutik hurbil izan zen tenperatura atzo Zumaian. Kalean egotea ia ezinezkoa, herritar batzuk San Pedro parrokian aurkitu zuten iluntze partean babesa, Zumaiako 40. Musika Jaialdiari amaiera ematen zion emanaldian.

Urteroko legez, Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertu bat hartu du Zumaiak. Aurten, Musika Jaialdiak 40. urteurrena betetzen zuela eta, zikloaren hastapenei keinua egin nahi izan diote: Musika Jaialdiko lehen urteak pianoaren bueltan eraiki ziren eta aurtengo edizioko azken kontzertuan musika instrumentu hori protagonista izatea nahi izan dute. Hala, Mentxu Pierrugues eta Susana García de Salazar piano-jotzaileek Tres más tres emanaldia eskainiko dute parrokian.

Bertaratu zirenek tenperatura altuei aurre egiteko babesa aurkitzeaz gain, emanaldi ederra jarraitu ahal izan zuten. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide