Atzo Parisen Espainiako eskubaloi selekzioarekin brontzezko domina lortu eta gaur bertan Zumaian izango da Kauldi Odriozola. Pulpo Eskubaloiak harrera ekitaldia antolatu du, zumaiarrek jokalariari ongi-etorri eskaini eta lorpena elkarrekin ospatzeko. Deialdia 22:00etarako egin dute, Kofradian. Pulpoko elastiko gorriarekin azaltzeko eskatu du klubak.