Olinpiar Jokoak 2024

Harrera beroa egin dio herriak Kauldi Odriozolari

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 12a, 23:21

Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi duen Kauldi Odriozola eskubaloi jokalariari harrera egin dio gaur gauez Pulpo Eskubaloiak Kofradian. Udalak bat egin du deialdiarekin. Herritar ugari atera da kalera txapelduna txalotzera.

Paristik Madrilera, Madrildik Bilbora eta Bilbotik Zumaiara. Espainiako selekzioarekin Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi duen Kauldi Odriozola gaueko 10ak pasa direla heldu da bere jaioterrira, eta, dagoeneko bazekien bezala, omenaldia egin diote bere herritarrek. 

Pulpo Eskubaloian hazi eta hezi da Odriozola, eta hark harrera ekitaldia prestatu dio. Kofradian izan da omenaldi ekitaldia. Bidean, aurreskua dantzatu dute bere ohorez, eta herritarrek egindak pasillotik igaro da Odriozola Kofradiako balkoira ateratzeko. Han, lehenbizi Pulpok eta ondoren udalak, Iñaki Ostolaza alkatearen eskutatik, opari bana jaso ditu Kauldik. Izan du bere herritarrei esker ona adierazteko aukera ere klubeko lagunekin, familiartekoekin edo udal agintariekin argazkiak atera aurretik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide