Dinastia Etxabe pilota txapelketa bere erdi aldera heldu da dagoeneko. Aste honetan jokatuko dituzte Aitzuri pilotalekuan final laurdenetako hirugarren eta laugarren jardunaldiak. Bi egunetan ere 21:00etan hasiko dira pilota jaialdiak.
Bihar, abuztuak 14, honako bi norgehiagokak jokatuko dituzte: gazteen kategorian, Ibarluzea eta Artetxe Sanchez eta Fernandezen aurka arituko dira; 23 urtez azpikoen kategorian, berriz, Lizeaga eta Azpiroz, Igoa eta Santestebanen aurka.
Ostiralean, hilaren 16an, jokatuko dituzte final-laurdenetako azken jardunaldiko partidak. Gazteen kategorian, Cestau eta Castro, Izagirre eta Apeztegiaren aurka arituko dira. Bukatzeko, 23 urtez azpikoen kategorian, Fernandez eta Garaño Hormaetxe eta Albenizen aurka arituko dira.