Estropadaz beteta datoz datozen egunak ETE eta KAE1 ligetako traineruentzako

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 15a, 09:00

Plentzian izango dituzte gaur arraunketa saioak ETE eta KAE1 ligetako ontziek. Datorren larunbatean Zarauzko ikurrinan arituko dira biak, eta emakumeek zein gizonek igandean ere estropadak izango dituzte Bilbon.

ETE eta KAE1 ligak lehiatzen ari diren traineruel asteburu luzea izango dutela esan daiteke. Gaur bertan Plentzian izango dituzte estropadak Zumaia, Zarautz eta Orio B traineruak. 

11:40an hasiko da ETE Ligarako puntuagarria den ETE Ligako bandera. Zumaia eta Zarauzko traineruak arituko dira bertan. Haren amaieran, KAE1 ligarako puntuak ematen dituen Plentziako XXXV. ikurriña jokatuko dute. 12:40an hasiko dira estropada honetako txandak. Zumaia, Zarautz eta Orio B izango dira arraunean Bizkaiko herrian.

Larunbatean, goizez, Zarauzko arraun elkartearen IV. Ikurriña jokatuko dute emakumeek, ETE Ligarako azken aurreko estropada puntuagarria. 11:00etan hasiko da estropada hau. Hiru ordu laurden geroago, 11:45ean, KAE1 ligako Zarauzko arraun elkartearen XV. Ikurriña jokatuko dute.

Igandean ere ETE eta KAE1 ligetako estropadak izango dira, kasu honetan Bilbon. ETE Ligakoa, Emakumeen IV. Bilboko Ikurriña – Ane Aizpururen IV. Oroimenezkoa, 16:00etan hasiko da. Ondoren, KAE1eko estropada jokatuko dute, 16:40an hasita: XLVI. Villa de Bilbao Ikurriña.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide