D'Capricho taldeak kontzertua emango du gaur arratsaldean Kofradian

Juan Luis Romatet

20:00etan hasiko da D'Capricho taldearen kontzertua.

Musika kubatarra entzuteko aukera izango da gaur Zumaian D'Capricho taldearen eskutik. 

Habanako (Kuba) Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatzen duten D’Capricho taldeak kontzertua emango du gaur, 20:00etatik aurrera, Kofradiako plazatxoan. 

Ahizpa biek hartu-emana dute Euskal Herriagaz. 2010ean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Ongi etorri, Pupu eta Lore diskoko bost kantetan parte hartu zuten. Euren errepertorioan Joseba Sarrionandia, Leire Bilbao, Xabier Lete eta Miren Agur Meabe sortzaile euskaldunen abestiak ere badaude. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide