Asanto taldeak kontzertua emango du gaur Itzurungo kantinan

Juan Luis Romatet

Pop-rock musika jotzen duen hirukotearen kontzertua 20:00etan hasiko da Itzurun Txiki kantinan. 

Pop-rock doinuak entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean Itzurun hondartzako kantinan. Asanto taldeak kontzertua emango du bertan 20:00etatik aurrera. 

A Santo de Qué izenarekin sortu zuten taldean Jesus Perez gitarrista eta abeslaria eta Felix Llavori bateria-jotzaile zumaiarra mantentzen dira. Ikuspegi ezin hobea izateaz gain, arratsean Itzurunera gerturatuko direnek taldearen musika entzuteko aukera ere izango du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide