Pop-rock doinuak Itzurungo ilunabarra girotzeko

Juan Luis Romatet

Felix Llavori zumaiarra kide duen Asanto hirukoteak kontzertua eman zuen atzo arratsaldean Itzurun hondartzako kantinan.

Itzurungo edertasun naturalari musika jarri zion atzo arratsaldez Asanto taldeak. A Santo de Qué bere momentuan, taldeari izena laburtu diote baina bertan mantentzen dira Jesus Perez gitarrista eta abeslaria eta Felix Llavori bateria-jotzaile zumaiarra. Pop-rock doinuekin jantzi zuten Itzurungo arratsaldea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide