Tangoa dantzatzeko aukera izango da bihar Gurrutxaga plazan

Juan Luis Romatet

Duela bi urteko Udatango saioko une bat. (Juan Luis Romatet)

Agata elkarteak antolatutako Udatango jarduera egingo da bihar, goizez eta arratsaldez, Eusebio Gurrutxaga plazan.

Argentinako kultura gogokoa dutenek, tangoa dantzatzea bezalakorik ez dagoela uste dutenek, aukera izango dute bihar gogo hori betetzeko. Agata elkarteak antolatuta, eta aurreko urteetan egin bezala, Udatango dantza saioa egingo dute Beheko plazan.

Bi txandatan egingo dute dantza saioa: goizez 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, luzeagoa, 18:00etatik 21:30era.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide