Lehendabizikoz antolatu dute Hondarribian emakume puntisten Masters Series zesta punta txapelketa. Atzo arratsaldez jokatu zuten aurtengo txapelketako lehen finalerdia, eta jokalarietako bat zumaiarra zen, Frida Watkins gaztea, hain zuzen.
Orain urte gutxira arte Zumaian jokatu duen Maite Ortiz de Mendibilekin gasteiztarrarekin osatu du Watkinsek bikotea Hondarribiko txapelketan. Erika Mugartegi eta Oaia Otaño izan zituzten atzo aurkari eta hiru jokotan erabaki zen partida. 10-15 irabazi zuten lehen jokoa Ortiz de Mendibilek eta Watkinsek, eta 15-9 bigarrena Mugartegik eta Otañok. Set laburrean erabaki zen partida eta gasteiztarra eta zumaiarra izan ziren nagusi, 2-5 emaitzarekin.