Ez dago Kuadrilla Egunik bizikleta gaineko poteorik gabe

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 17a, 13:59

Poteoan atera diren gazteak, Aitzuri frontoiaren aurrean. (Utzitakoa)

Kuadrilla Eguna ospatzen ari dira gaur Zumaian. Ohikoa den bezala, bizikleta gaineko poteoari ekin diote herriko gazteek eguerdi partean. 

Abuztuko hirugarren asteburua izanik, Kudrilla Eguna ospatzeko unea da herrian, eta hamarkada batzuk dituen ohiturari jarraituaz, bizikleta gaineko poteoa egin dute herriko gazteek eguerdi partean. Izenak garbi uzten duen bezala, tabernaz taberna ibili dira bizikleta gainean.

Kuadrilla Eguneko ekitaldiek arratsaldean jarraituko dute. Hona hemen egitaraua:

  • 17:00-20:00. Odieta. 12 urtetik gorako gaztetxoentzako parkea.
  • 17:30. Kofradia. Haurrentzako Mugi Boogie festa.
  • 18:30. EZK txarangaren kalejira.
  • 19:30. Amaiako plaza. Dardara Fest: Sioqué eta Dead Sequoia.
  • 22:00. Amaiako plaza. Dardara Fest: Ithaka, Leihotikan eta Eire.
  • 22:30. Kofradia. Diskofesta eta A&B.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide