Kuadrilla Egunarekin batera, Dardara Fest jaialdia egin zen atzo arratsaldez Amaiako plazan. Dardara Zumaiako musika kolektiboak antolatuta, bost talde igo ziren agertokira: Sioqué, Dead Sequoia, Ithaka, Leihotikan eta Eire. Popetik punkera arteko estilo desberdinak entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.