Zesta puntako Gernikako Grand Slameko finala jokatu zutena atzo arratsaldean Gernikako Jai Alai pilotalekuan. Giro ederra izan zuten atzokoan partida ikustera bertaratu zirenek.
Finalean, Erkiaga eta Manci, Johan Sorozabal eta Imanol Lopezen aurka neurtu ziren. Lehenengo jokoan ez zen Erkiaga ohikoa den bezain ondo aritu eta bosnako berdinketaren ondoren, lapurtarrak eta zumaiarrak aldea zabaldu zuten markagailuan (5-7, 7-10, 9-12). Lehen jokoa 9-15 emaitzarekin irabazi zuten Sorozabalek eta Lopezek.
Bigarren jokoa oso bestelakoa izan da, eta Erkiagak eta Mancik hasieratik hartu zuten aurrea (3-0, 5-2). Sorozabal eta Lopez pilotakadak atzera bidaltzen saiatu ziren, baina Manci mutrikuarrak segurtasuna erakutsi zuen atzo atzeko koadroetan. 6-2koaren ondoren, 10-6 eta 13-7 izan ziren aurretik, eta amaieran jokoa 15-8 emaitzarekin irabazi zuten Ispasterrekoak eta mutrikuarrak. Partida erabakitzeko set laburra ere Erkiagak eta Mancik irabazi zuten, 5-2 emaitzarekin.
Txapelketa honetan Erkiagak eta Mancik 2.720 puntu eskuratu dituzte (ligaxkan 720 puntu eta tituluagatik beste 2.000). Johanek eta Lopezek berriz, 1.920 puntu. Erkiaga eta Johan rankingeko lehen bi pilotariak dira, Lopez bosgarrena da eta Manci 12. postura igo da.