Hondar eskulturak egiteko tailerra, bihar Santiago hondartzan

Juan Luis Romatet 2024ko abuztuaren 19a

Abuztuaren 6an ere egin zuten tailerra Santiagon. (Felix Aizpurua)

Andoni Bastarrikak gidatuko du jarduera. Eguraldi txarra egiten badu, Torreberriko aterpean egingo dute saioa.

Hondarrarekin eskulturak sortzeko tailerra emango du Andoni Bastarrikak bihar Santiago hondartzan. Animaliak, gazteluak eta bestelako irudiak sortzen arituko dira haurrak goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean. Eguraldi txarra egino balu, jarduera Torreberriko aterpera eramango lukete. 

Urteak daramatza Bastarrika era honetako tailerrak ematen. Hilabete honetan bertan, abuztuaren 6an ere izan zen Zumaian txikienei eskulturak egiten erakusten. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide