Tangoak Torreberriko aterpean

Juan Luis Romatet 2024ko abuztuaren 19a

Atzo egindako Udatango ekitaldiko une bat. (Miriam Romatet)

Herri porteño bihurtu zuten atzo Zumaia Agata elkarteko kideek. Tangoak eta milongak dantzatzen aritu ziren goizez eta arratsaldez Beheko plaza inguruan. 

Aurreko urteetan egin bezala, Agata elkarteak Udatango izeneko ekitaldia egin zuen atzo Zumaian. Donostiako elkarte honetako kideek antolatuta, tangoak eta milongak dantzatzen aritu ziren bi txandatan: eguerdi partean lehenbizi eta arratsalde-iluntzean ondoren. Buenos Aireseko aldirietarako bidaia proposatu zuten musika eta dantzaren bidez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide