Realak omenaldia eskaini die uda honetan jokatutako Eurokopan urrezko domina lortu zituzten Realeko jokalariak eta azken Olinpiar Jokoetan dominak edota, behintzat, emaitza onak lortu dituzten Realeko edo Gipuzkoako kirolariak. Horien artean izan da Parisko Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarra.
Klub donostiarrak harrera egin die Reale Arena estadioan eta gero, Realaren kamiseta soinean zutela, berdegunera atera dira. Tamalez, ezin izan dute Realaren garaipena ikusi, Rayo Vallecanoren aurkako partida 1-2 emaitzarekin galdu duelako ligako lehen jardunaldian.