Zumaiako Aita Mari zinema aretoko proiektoreak matxura izan zuen aurreko astean, eta hori horrela, etenda izan dira orduz geroztik film emanaldiak. Dena den, Zumaiako Udaleko Kultura sailak duela gutxi jakinarazi du konpondu dutela aparatuak zuen matxura, eta abuztuko programazioarekin jarraituko dutela.