Bihar, astelehena, zabalduko dute Olagarro Egunean jokatuko den urteroko estropadarako izen-ematea. Irailaren 14an, larunbatez, ospatuko da aurtengo Olagarro Eguna, eta mareak direla eta, 11:00etatik aurrera jokatuko da kuadrillen arteko batel estropada. Abuztuaren 26tik irailaren 6ra bitartean eman daiteke estropadan parte hartu ahal izateko izena, Lubaki kiroldegian.
Izena ematen dutenek udalaren Lasuna batelean entrenamenduak egiteko aukera izango dute. Entrenamenduak antolatzeko, Turismo Bulegora joan beharko da, edota bestela, 943-14 33 96 telefono zenbakira deitu —hemen ikus daiteke entrenamenduak antolatu ahal izateko ordutegien taula—. Estropada horri lotuta, udalak araudia ere kaleratu du, eta honako lotura honetan kontsultatu daiteke.