Etzi, igandea, itxiko da Olagarro Egunean txosnetan zein herri bazkarian lan egiteko herriko elkarteen udalak zabaldu zuen izen-emate epea. Interesa duten elkarteek turismo bulegoan eman beharko dute izena igandeko eguna amaitu baino lehen. Horretarako, elkarteek 943-14 33 96 telefono zenbakira deitu edo turismoa@zumaia.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute. Honako lanak egin beharko dituzte izena ematen dutenek, izan txosnan edo herri bazkarian:
-
Txosnetako lana (txosna bakoitzean talde bat)
- Ostiralean, talde bakoitzetik 20 lagun (16 urtetik gorakoak) gutxienez olagarro erroak mozten eta brotxetak prestatzen arituko dira.
- Larunbatean, olagarro zopa prestatu beharko dute goizean banatzeko, eta arratsaldean txosnetan brotxetak banatuko dituzte. Taldeak azpiegitura muntatu beharko du. Edariak ere taldearen esku izango dira. Goizeko 9:00etan hasi eta 23.00ak aldera arteko lana izango da.
-
Herri bazkaria zerbitzatzen (talde batentzako lana)
- 600 laguni bazkaria emateko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezarri beharko dituzte, bazkaria atera, txartelak kendu eta karparako sarrerak zaindu. Ondorengo txukuntze eta jasotze lanak ere egin beharko dituzte.
Izena emateko epea itxi eta gero, asteartean, abuztuaren 27an, 18:00etan elkartuko dira talde guztiak Alondegian, eta orduan egingo dute lan banaketaren zozketa. Eginbeharren inguruko xehetasun guztiak ere orduan azalduko dituztela jakinarazi du udalak.