Azoka ekologikoa egingo dute ostiral goizean herrian. Eusebio Gurrutxaga plazan izango da hitzordua, eta 10:00etatik hasita, 14:00etara arte izango da azoka.
Zumaiako Udalak Biolur eta Urkomerekin batera antolatutako ekintza izango da ostiralekoa, eta azokaz gain, 2:00etatik aurrera, Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoa ekoerrezetak ezagutzeko aukera izango da Miriam Chefintegrativarekin.