Atzo eman zioten hasiera Iruñean 36 metroko frontoian jokatuko duten 22 urtez azpikoen Munduko pilota txapelketa. Datorren larunbatera bitartean jokatuko dituzte partidak Iruñeko Labrit frontoian, hiru modalitatetan banatuta: esku pilotna, erremintan eta zesta puntan.
Txapelketa jokatuko dutenen artean zumaiar bat dago, Gonzalo Agirre puntista, hain zuzen ere. Roberto Lekuek, Espainiako selekzioko hautatzaileak deitu du aurrelari zumaiarra txapelketan parte hartzera.