Erabakita geratu da zer bikotek jokatuko dituzten Dinastia Etxabeko finalak

Juan Luis Romatet 2024ko abuztuaren 27a

Atzo gauez jokatu ziren zesta punta modalitateko finalerdiak.

Zesta punta modalitateko finalerdiak jokatu zituzten atzo gauez Aitzuri frontoian. Finalak etzi, ostegunez, jokatuko dituzte Zumaiako pilotaleku luzean.

Erabakita geratu da dagoeneko zer sei bikotek jokatuko dituzten Dinastia Etxabe pilota txapelketako finalak. Pasa den astean jokatu zituzten esku pilota modalitateko finalerdiak, eta atzo gauez zesta puntako txanda izan zen. 

Gaueko lehen partidan Celaya eta Cabanillas, Hernandez eta Mandiolaren aurka aritu ziren. Partida berdindua izan zen eta hiru jokotan erabaki zen. 11 eta 12 emaitzarekin irabazi zuten lehen jokoa Hernandezek eta Mandiolak; Celayak eta Cabanillasek bigarrena 12 eta 10 emaitzarekin, eta berdinketa hausteko joko laburra atzo gorriz aritu ziren Celayak eta Cabanillasek 5 eta 2 emaitzarekin.

Bigarren partidan, Basterra eta Ureta, eta Egaña eta Oierdi bikoteak neurtu ziren. Partida hau ere hiru jokotan erabaki zen. Urdinek, Egañak eta Oierdik, irabazi zuten lehen jokoa (8-12); bigarrena gorrientzako izan zen (12-8) eta berdinketa hausteko set laburra Basterra eta Uretak irabazi zuten 5 eta 2 emaitzarekin.

Finalak ostegunean

Datorren ostegunean, hilaren 29an, jokatuko dira aurtengo Dinastiako finalak Aitzuri frontoian. Partidak hauek izango dira:

  • Zesta puntan, nagusien kategorian: Celaya-Cabanillas vs Basterra-Ureta.
  • Eskuz, gazte kategorian: Olaizola-Leonet vs Ibarluzea-Artetxe.
  • Eskuz, 23 urtez azpikoetan: Iker Egiguren-Sotil vs Lizeaga-Azpiroz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide