Datorren astean ekingo diote boxeoko ikasturte berriari

Juan Luis Romatet 2024ko abuztuaren 27a

Zumaia Cuban Boxing boxeo klubak datorren astelehenean hasiko du denboraldi berria. Haurren kasuan, irailaren 9an hasiko dituzte klaseak.

Datorren astelehenean, hilaren 2an, hasiko du boxeo denboraldia Ruben Arredondok zuzendu eta gidatzen duen Zumaia Cuban Boxing klubak.

Astelehen eta asteazkenetan goizez izango dira entrenamenduak, Lubaki kiroldegian, 10:45etik 11:45era. Astearte eta ostegunetan, aldiz, arratsaldez egingo dira saioak, Zumaiako Herri Eskolak Sagarbiden duen gimnasioan. Kasu honetan, ordutegia 19:30etik 20:45era izango da.

Haurren saioak, berriz, astelehen eta asteartetan izango dira, Sagarbiden, 18:30etik 19:30era. Haurrek irailaren 9an hasiko dute boxeo denboraldia.

Matrikula zabalik dago. Interesdunek 606 10 76 33 telefono zenbakira (Ruben) dei dezakete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide