Arritokietako ama birjinaren bederatziurrenari hasiera eman diote gaur. Hilaren 8ra arte elizkizunak izango dira Arritokietako ermita eta San Pedro Parrokia artean.
Abuztuaren 30etik irailaren 7ra bitartean, goizeko 7:45ean izango da bederatziurrena Arritokietan eta ondoren, 8:00etan, meza. Arratsaldez, Parrokian izango dira ekitaldiak: 18:30ean bederatziurrena eta 19:00etan meza. Igandean, baina, hilaren 1ean, elizkizun guztiak Parrokian egingo dituzte: bederatziurrena 10:30ean eta meza 11:00etan.
Irailaren 8an, berriz, goizeko 9:00etan egingo dute meza Arritokietan eta 11:00etan Parrokian.
Ohikoa denez, Antonio Trueba zumaiarrak konposatutako Salvea ere abestuko dute aurten ere. Irailaren 7an izango da, 19:00etako mezaren amaieran, eta San Pedro Abesbatzak kantatuko du.