Elena Iruretak jasoko du aurtengo Zinemira saria

Aitziber Arzallus 2024ko abu. 31a, 12:00

Elena Irureta.

Aktore, gidoigile eta zuzendari zumaiarrarentzat izango da Donostiako 72. Zinemaldiaren Zinemira saria, Donostiako Zinemaldiak, Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE) eta Ibaia ikus-entzunezkoen euskal ekoizle burujabeen elkarteak hala erabakita. Jaialdiaren barruan egingo duten Euskal Zinemaren Gala Handian jasoko du Iruretak bere ibilbideari aitortza gisa emango dioten saria.

Elena Irureta aktore, gidoigile eta zuzendari zumaiarrarentzat izango da Donostiako 72. Zinemaldiaren Zinemira saria, Donostiako Zinemaldiak, Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE) eta Ibaia ikus-entzunezkoen euskal ekoizle burujabeen elkarteak hala erabakita. Jaialdiaren barruan egingo duten Euskal Zinemaren Gala Handian jasoko du Iruretak bere ibilbideari aitortza gisa emango dioten saria.

Zumaiarra Antzerti arte dramatikoko eskolaren lehen promozioan diplomatu zen, Donostian, eta, harrezkero, antzerkian, telebistan zein zineman jardun du lanean. Besteak beste, Bi eta bat eta Jaun ta Jabe telesailetan parte hartu du, baita Aupa Etxebeste! eta Urte berri on, amona filmetan ere. Zinemira saria ez da, gainera, zumaiarrak bere ibilbideagatik jasoko duen aurreneko aitortza. Joan duen urtean, esaterako, Lekeitioko (Bizkai) Euskal Zine Bilerak arrazoi beragatik saritu zuen, Ane Gabarainekin batera.

Zinemira saria Donostia Zinemaldiak, Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE) eta Ibaia ikus-entzunezkoen euskal ekoizle burujabeen elkarteak ematen dute ohorezko saria da, eta euskal zinemagintzaren alorrean ospetsu diren pertsonei ematen diete, euren ibilbidearen aitortza gisa. Orain arte, Imanol Uribek (2009), Alex Angulok (2010), Elias Kerejetak (2011), Michel Gaztanbidek (2012), Juanba Berasategik (2013), Pedro Oleak (2014), Karmele Solerrek (2015), Ramon Bareak (2016), Julia Juanizek (2017), Ramon Agirrek (2018), Jose Maria Txepe Larak (2019), Sara Bilbatuak (2020) eta Kimuakek (2021) eta Paco Sagarzazuk (2023) jaso dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide