Ostiralerako jada iragarri zuten, eguraldi txarra egingo zuela eta, Mari kalean izan beharrean, Nevermind Jazz Trio taldearen emanaldia Torreberrin izango zela. Zumaia Swing Jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua izan zen atzo arratsaldekoa, eta goiz-eguerdi partean eguraldi eguzkitzua lagun izan bazuten ere, ekaitza bete-betean sartu zen herrian. Edonola ere, hirukoteak saio ederra eskaini zuen Torreberriko dantza aretoan, eta bertaratu ziren herritarrek gozatu ederra hartu zuten haien abestiekin.