Txapeldunorde izan da Gonzalo Agirre Iruñean jokatutako Munduko txapelketan

Juan Luis Romatet 2024ko ira. 2a, 08:00

Bi jokotan galdu du zumaiarrak Eñaut Urreisti mutrikuarraren aurka jokatutako zesta puntako finala. 

22 urtez azpikoen euskal pilotako Munduko txapelketa jokatu zen pasa den astean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Zesta puntako modalitatean, buruz buruzko partidan, Espainiako selekzioko bi jokalari neurtu ziren ostiral arratsaldean jokatutako finalean: Eñaut Urreisti mutrikuarra eta Gonzalo Agirre zumaiarra. 

Biek ere Frantziako selekzioko ordezkariak kanporatu zituzten finalerdietan. 

Ezin izan zuen Agirre podioko goiko mailara, finala bi jokotan irabazi ziolako Urreistik: 15-9 eta 15-9.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide