Klubeko jokalari izan den Andrea Saez omendu zuen Pulpo Eskubaloiak pasa den larunbatean Lubaki kiroldegian, Labarra Nikol Pulpo taldeak jokatu zuen Euskal Kopako partidaren atarian. Saezek jubenil mailako Munduko eskubaloi txapelketa irabazi zuen duela hamar egun Espainiako selekzioarekin Txinan.
Partida hasi aurretik, klubeko jokalariek pasilloa egin zioten eta haien artetik pasa zen Saez. Behin pista erdian, lore sorta bat eman zioten Pulpoko ordezkariek, baita ikusleek zein bere taldekide ohiek txalo zaparrada handia eskaini ere. Emozioa eutsi ezinik egon zen atezain gaztea.