Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarra partaide duen Nantes klubak 36-29 emaitzarekin irabazi zion pasa den larunbatean Paris Saint Germain taldeari Frantziako Txapeldunen Saria erabakiko zuen partidan. Frantziako Kopa irabazi zuen Bretainiako klubak pasa den denboraldian; aldiz, paristarrek liga irabazi zuten. Bi txapelketa hauetako irabazleak neurtu ziren zapatuan Frantziako Txapeldunen Saria jokoan zegoen partidan.
Nantes gol bakarreko aldearekin joan zen atsedenaldira, baina bigarren zatian nagusi izan eta partida amaitzeko hamar minutu falta zirela partida erabakita utzi zuen (27-20). Partida amaierarako zazpi gol horien aldea mantendu zuten bretainiarrek.
Kauldiren golak erabakigarriak izan ziren. Izan ere, sei golekin partidako goleatzailea handiena izan zen Tournatekin batera.