Orain arteko protestei jarraipena emango die Zuopak irailean ere. Osasun publikoaren aldeko plataformak irailaren 13 eta 27rako deitu ditu protestak, eta anbulatorio aurrean elkartzeko deia egin die herritarrei egun horietan, eguerdiko 12:00etan.
Zumaiako osasun zentroko egoera hobetzeko beharrezko neurriak galdegingo dituzte, orain artean bezala. Osakidetza desegiten ari direla salatu eta kalitatezko lehen arreta defendatuko dute.