Abuztuaren 15az geroztik ikusgai izan da Alondegiko Oxford aretoan Keixetaren Azalaren mamia erakusketa. Teknika desberdinak erabilita sorturiko margoek eta eskulturek osatzen dute bilduma, eta ideia baten bueltan aritu da arroara horien sortze prozesuan: azala hutsal gisa ikusteari utzi eta azala bera mamia balitz bezala ulertzea, artelana funtsezko bihurtzen duen oinarrizko elementu gisa.
Bilduma ikusteko azken aukera gaur eta bihar izango da, bihar itxiko baitute erakusketa. Oxford aretoa 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era zabalduko dute.