Santiago hondartzan ez bainatzeko aholkua eman berri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Izan ere, bertako urak kalitate irizpideak betetzen ez dituela ondorioztatu dute egindako analisiek.
Osasun Sailak azken egunotako euriteen ondorioz hartutako erabakia da azken hau. Hala, Eusko Jaurlaritzako sail honek emandako irizpideei jarraiki, "bainua eta uretako bestelako jarduerak ez egitea gomendatzen da uraren kalitatea hobetu bitartean, hondartzan bertan zein errioan". Dena den, adierazi dute azterketak egiten jarraituko dutela, eta aurreikusi dute bizpahiru egunetan egoera bere onera itzultzea, "berriro ere eguraldi txarrik ez badu egiten".