Gaueko autobus eta tren zerbitzu berezia eskainiko dute Euskal Jai egunean

Julene Sorarrain 2024ko ira. 7a, 15:00

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Euskotreneko eta Lurraldebuseko gaueko zerbitzu berezia prestatu du Zarauzko Euskal Jaiak direla eta.

Hori horrela, astelehen gaueko autobus zerbitzu bereziaren barruan, 00:30 eta 07:30 bitartean orduro irtengo da autobusa Zarauztik (San Pelaio) eta ohiko geldialdiak egingo ditu, hain zuzen, Getarian eta Zumaian.

Bestalde, gaueko tren zerbitzua eskainiko da ere Zumaia - Zarautz - Donostia/Amara tartean. Gaueko 17 tren ibiliko dira guztira; 8 Zumaian, 7 Amaran (Donostia) eta 2 Zarautzen (Zumaiarantz).

Gaueko trenen irteera-orduak honako hauek izango dira:

  • Zumaia - Amara (Donostia): 0:00, 0:30, 1:00, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30 eta 5:19.
  • Amara (Donostia) - Zumaia: 23:20, 23:50, 0:20, 0:50, 1:50, 2:50 eta 3:50.
  • Zarautz - Zumaia: 4:51 eta 5:41.

Zarauztik irteteko orduak, berriz, honako hauek izango dira Zumaiara bidean: 23:50, 0:20, 0:50, 1:20, 2:19, 3:19, 4:19, 4:51 eta 5:41.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide