Olagarro Eguneko bazkarirako txartelak geratzen dira oraindik ere

Maria Maya Manterola 2024ko ira. 9a, 10:15

Sukaldariak Olagarro Eguneko herri bazkaria zerbitzatzen, artxiboko irudian. (Zumaia Guka)

Turismo Bulegoan daude eskuragarri, 12 euroan helduentzat eta 8 euroan haurrentzat. Kamisetak eta zapiak ere bertan daude salgai.

Geroz eta gutxiago falta da olagarroaren bueltan egiten den festa handirako. Goizean goizetik hasita, hainbat jarduera izango dira Zumaian larunbatean, Olagarro Egunez. Horien artean da urteroko herri bazkaria.

Joan den astean jarri zituzten txartelak salgai, eta Turismo Bulegoak jakinarazi duenez, oraindik ere geratzen dira. Helduek 12 euroren truke eros dezakete; haurrek, 8 euroan. Gogorarazi dute, bestetik, Olagarro Egunaren harira ateratako kamisetak eta zapiak ere bertan eskura daitezkeela, 10 eta 2 euroren truke, hurrenez hurren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide