Artadiko samieletako bertso afarian izena eman daiteke jada

Maria Maya Manterola

Bertsolariak Artadin, artxiboko irudian.

Irailaren amaieran ospatuko dituzte Artadiko jaiak. Bertso afaria izango da auzoko elkartean hilaren 28an Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaranekin, eta dagoeneko gorde daiteke lekua.

Dagoeneko jarri dira 2024ko samiel jaiei begira Artadin. Irailaren azken astean ospatuko dituzte jaiak, eta urtero bezala, askotariko ekitaldiez gozatu ahal izango dute auzotarrek nahiz ingurutik bertaratutakoek.

Bertso afaria ere izango da aurten. Jakinarazi dutenez, Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran bertsolariak ariko dira kantuan hilaren 28an, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena emateko eskatu dute antolatzaileek. 

Entsalada, bakailu tortilla, saiheskia, postrea, edaria eta kafea eskainiko diete bertaratutakoei, 37 euroren truke. Izena emateko, 600 900 065 telefono zenbakira mezua bidali beharko da WhatsApp bidez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide