Elgoibarko Gojko Vucinic eskubaloi txapelketa irabazi du Pulpok

Juan Luis Romatet 2024ko ira. 9a, 17:30

Pulpo Eskubaloiko ordezkaritza Elgoibarko txapelketan. (Gorka Zabaleta)

Eskubaloiko harrobiaren festa izan dute asteburuan Elgoibarren, seigarren urtez antolatu duten Gojko Vucinic txapelketarekin. Euskal Herri osoko 300dik hora gazte elkartu dira bertan. 

Gojko Vucinic eskubaloi txapelketaren seigarren edizioa jokatu dute pasa berri den asteburuan Elgoibarren. Harrobiaren jaia, Euskal Herriko klub desberdinetako kadete mailako 300dik gora jokalari bertaratu dira Debabarrena herri honetara. 

Txapelketak iraun duen denboran dozenaka partida jokatu dituzte eta nesketan zein mutiletan Pulpo Eskubaloia izan da irabazlea. Iaz ere hala egin zen Zumaiako eskubaloi klubak. Neskatan, Ermuako Errotaberri eta Zumaiako Pulpo heldu dira finalera, eta kostaldekoak izan dira nagusi 22 eta 19 emaitzarekin. Mutiletan, berriz, Eibar eta Pulpo neurtu dira txapelketako finalean, eta 28 eta 11 emaitzarekin irabazi dute Zumaiakoek.

Txapelketa jokatu duten jokalari onenak ere saritu dituzte Elgoibarren. Neskatan, jokalari onena Pulpoko Asun Gomez izan da, eta atezain aipagarrien gisa ere aukeratuko dute Pulpoko Andres Muñoz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide