Nagiak kendu eta kresala behe-lainoaz ordezkatzeko garaia heldu zaie Indamendi mendi bazkuneko kideei. Herenegun egin zuten uda osteko lehen mendi irteera. Nafarroa Behera alderantz egin zuten Zumaiako mendizaleek egun osko txangoan. Heletatik hasi eta Ortzaize arteko bidea egin zuten oinez, tartean Baigura (897 m) eta Haltzamendi (818 m) mendiak igoz.