Plazetara itzuli dira pentsiodunak

Maria Maya Manterola 2024ko ira. 10a, 10:00

Argazkia: Bittor Bengoa.

Pentsio duinez gain, osasungintza publikoaren aldeko aldarria kalera aterako dute astelehenero ikasturte berrian ere. Atzo egin zuten lehen elkarretaratzea Saregile plazan.

Udako etenaren ondoren, elkarretaratzeei ekin diete berriz ere pentsiodunek aste honetan. Hala, 2018an hasitako bideari jarraipena emango diete ikasturte honetan ere, eta pentsio duinez gain, osasungintza publikoaren aldeko aldarria lau haizetara zabalduko dute astelehenero Saregile plazan. 

Euskal Herriko 80 herri eta hiritan ari dira protestak egiten, pentsiodunen ustez, beren beharrak areagotu egin baitira hilabetez hilabete. Gutxieneko 1.080 euroko pentsioa eskatzeaz gain, genero arrakala nahiz erretirorako adinaren atzeratzea salatzeko. Beren eskari premiazkoenei eta ezinbestekoenei erantzuna eman arte kalean jarraituko dutela argi utzi dute beste behin ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide