Urriaren 14tik maiatzaren 29ra bitarte Forondan izango diren ikastaroen berri eman du dagoeneko Kultura Sailak. Urtero bezala, pinturan, yogan, egur tailan nahiz zeramikan trebatzeko aukera izango da 2024/2025 ikasturtean ere.
Irailaren 22ra artean eman daiteke izena, Alondegia kultur etxean –09:30etik 14:00etara bertaratu daiteke, edo bestela, 943-86 10 56 telefono zenbakiaren bidez edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita jar daiteke harremanetan–. Ikastaroetako plazak baino izen emate gehiago egotekotan, herritarrek izango dute lehentasuna, eta gero, zozketa egingo da. Tokia dutenei urriaren 4a bitartean ordainketarako informazioa emango diete, eta matrikulazioa amaitzeko, ikastaroa bi zatitan ordainduko da: irailean (urria-urtarrila) eta urtarrilean (otsaila-maiatza); bestela, tokia galduko da.
Hona hemen aurtengo eskaintza:
Forondako ikastaroak 2024/2025
Pintura
Bi talde:
-Astelehena eta asteazkena, 18:30-20:00.
-Asteartea eta osteguna, 15:00-16:30.
Prezioa: 212,25 euro.
Yoga
Bi talde:
-Astelehena eta asteazkena, 10:00-11:30.
-Asteartea eta osteguna, 18:30-20:00.
Prezioa: 212,25 euro.
Oinarrizko zeramika
Bi talde:
-Asteartea eta asteazkena, 15:30-17:00.
-Asteartea eta asteazkena, 17:00-18:30.
Prezioa: 212,25 euro.
Zeramika aurreratua
Bi talde:
-Asteartea, 9:00-12:00.
-Asteartea eta asteazkena, 18:30-20:00.
Prezioa: 212,25 euro.
Oinarrizko pintura haurrentzat (LH 3-DBH 2)
-Asteartea eta osteguna, 17:00-18:00.
Prezioa: 116,70 euro (familia ugariek 84,85 euro).
Egur taila
-Asteazkena, 18:00-20:00.
Prezioa: 212,25 euro.
Yoga jubilatu eta pentsiodunentzat
Bi talde:
-Asteartea eta osteguna, 09:15-10:30.
-Asteartea eta osteguna, 10:45-12:00.
Prezioa: 98,90 euro.