Juanjo Alvarez: "Politikaren misio etikoa jarrera zibiko batetik harago doa"

Iosu Alberdi (Berria) 2024ko ira. 11a, 09:00

Juanjo Alvarez, artxiboko irudi batean. (Guka)

Herritarren eta instituzioen arteko konfiantza ezinbestekotzat jo du Alvarezek, eta gizartearen parte hartzea defendatu, "demokraziaren osasunerako". Iosu Alberdi Berria egunkariko kazetariak egindako elkarrizketa da honakoa. 

Juanjo Alvarez (Zumaia, Gipuzkoa, 1964) Zuzenbideko katedraduna herritarren eta instituzioen arteko harremanaz aritu zen UIKren Hiritartasun aktibo baten alde ikastaroan. Hartan, harreman horiek izan beharreko ezaugarriak izan zituen hizpide, eta, hortik abiatuta, herri itunek zein itun etikoek izan beharreko betebeharrez galdetu dio BERRIAk. Gakoa, Alvarezen esanetan, konfiantzan dago, baina zehaztu du: «Landu egin behar da».

Zure mintzaldian kohesio soziala bermatzeko ezinbestekotzat jo zenuen gizartearen rola indartzea. Gehiegi erreparatzen diogu politika instituzionalari, eta gutxi hartatik kanpo dagoenari?

Hori da ditugun defizit demokratikoetako bat. Ondo politizatutako gizarte bat garela uste dut, zentzu onenean; ulertzen dugu politikak baduela gaitasun eraldatzaile bat. Baina, instituzio sendoak eta lidergo arduratsuak izatea garrantzitsua den arren, ez da nahikoa demokraziaren osasunerako. Botere demokratikoaren legitimitatearen oinarria harreman sano bat da, non gizarte zibilak adierazpen gaitasun bat izango duen demokrazia ordezkatzailetik harago. Horretan tematu beharra dago, botereari kontrapisuak ezartzeko.

Herritarren artean zabaldua dago politika instituzionalaren erabakien aurrean ezer gutxi egin daitekeenaren ideia. Zure hitzaldian partitokraziaren arriskuaz aritu zinen.

Egia da herritarren artean eszeptizismo puntu bat egon daitekeela. Baina, agintari guztientzat gizarte zibikoki sendo bat izatea opari bat da, agintaritza modu konpartitu batean ulertzen bada, behintzat. Kontua da parte hartzerako elementuak boteregune nagusitik urrun izaten direla; esaterako, jaien kudeaketan. Beraz, espazioak konkistatu behar dira, eta ez mugatu gure rola entzule aktibo edo kritiko izatera. Matxinada zibiko bat egin dezagun, zentzu onenean, gizarte gisa legitimatzeko.

Jarraitu irakurtzen, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide