Zarautzen emango duten Gazte Literatura Taldean parte hartzera gonbidatu dituzte Zumaiako gazteak ere

Intza Trula 2024ko ira. 11a, 08:00

Tximili Kuarteka irakurle taldeak Sanz Enea liburutegian egindako saio batean. (Utzitakoa)

DBHko ikasleek parte har dezakete, eta saioak Nerea Loiolak gidatuko ditu. Izena ematea doakoa da, eta plazak plaza kopurua mugatua da.

Zarauzko Tximili Kuarteka irakurketa taldeak DBHko ikasleei zuzendutako Gazte Literatura Taldea sortu nahi du, eta bertan parte hartu nahi dutenek hilaren 14ra bitartean izango dute izena emateko aukera, Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Nerea Loiola arduratuko da irakurketa saioak dinamizatzeaz, eta izen ematea doakoa den arren, plazak mugatuak direla jakinarazi du irakurle taldeak–hamabost lagun izango ditu taldeak, gehienez–.

Parte hartzaileak hilean behin elkartuko dira, hautatutako liburuaren inguruan solasteko eta ideiak partekatzeko, besteak beste. Horrez gainera, idazketa sortzaile ariketak egin eta idazleak ezagutzeko aukera ere izango dute.

Berez, ekimena Zarautzen antolatu badute ere, inguruko herrietako gazteak ere erakarri nahi dituzte taldean parte hartzera. Hala, literatura jarduera honetan parte hartu nahiko duten Zumaiako gazteek ere izango dute apuntatzeko aukera.

Gazte Literatur Taldeaz gainera, Tximili Kuartekak sortutako Haur Irakurle Taldean eta Gazte Literatura Taldean izena emateko aukera ere zabalik dago. Halaber, informazio gehiago eskuratu nahi duenak gaztelit@gmal.com posta elektronikoko helbidera idatzi dezake.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide