Industria promoziorako sailburuorde izendatu dute Andoitz Korta zumaiarra

Erredakzioa 2024ko ira. 11a, 12:18

Andoitz Korta, artxiboko irudi batean. (Eusko Jaurlaritza)

Eusko Jaurlaritzak atzo izandako kontseiluan hartu zuen erabakia eta Mikel Jauregik zuzentzen duen Departamentuan Sailburuordetza izango du Kortak. 

Andoitz Korta zumaiarrak izendatu du Eusko Jaurlaritzak Industria sailburuorde, orain arte kargu horretan zegoen Mikel Amundarainen ordez. Azken honek Energiaren Euskal Erakundea zuzenduko du aurrerantzean. 

1990eko hamarkadan Adegiko presidente izandako eta 2000. urtean ETAk hil zuen Joxe Mari Korta industrialariaren semea da Andoitz Korta. Joxe Mari Korta Fundazioaren idazkaria da. Elkargiko administrazio batzordeko kide izana 2022ra arte, hainbat enpresatan parte hartu izan du, eta gaur egun altzairuzko bizikletak egiten dituen Binkin'go enpresaren jabea da.

2021etik kargu horretan egon den Mikel Amundarainen lekua hartuko du aurrerantzean Kortak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide