Aitziber Arregi Lertxundik irabazi du aurtengo arraun porra

Erredakzioa 2024ko ira. 12a, 08:00

Muniosoro Erretegiak emandako bi lagunentzako otordua irabazi du.

Arraun denboraldiarekin lotutako porra egin du beste behin ere Zumaia Gukak. Zumaiako Arraun Elkarteko bi traineruek, emakumeek zein gizonek, ETE eta KAE1 ligen amaierako sailkapenean lortuko zituzten emaitzak asmatu behar zituzten saria eskuratu ahal izateko. Bi lagunek bakarrik asmatu dute Zumaiako traineruek bigarren egingo zutela denboraldi amaieran.

Hala, porraren irabazlea Aitziber Arregi Lertxundi izan da, eta berarentzako izan da Muniosoro Erretegiak emandako bi lagunentzako otordua. Atzo arratsaldez jaso zuen saria. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide