'Volveréis' eta 'Gru 4. Mi villano favorito' filmak ikusi ahal izango dira asteburu honetan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2024ko ira. 12a, 17:00

Bihartik astelehenera bitartean egunero botako dute Volveréis, 19:30ean. Beren haustura festa batekin ospatu nahi duen bikote bati buruzkoak bildu ditu Jonás Trueba zinemagileak luzemetraian.

Asteburu honetan Jonás Trueba zinemagile espainiarraren komediazko filma ikusi ahal izango da Aita Mariko zine aretoan. Ostiraletik astelehenera bitartean botako dute, egunero, 19:30ean. Haurrei zuzenduriko filma, berriz, igandean botako dute, 17:00etan.

Volveréis

15 urte elkarrekin igaro ondoren, Ale eta Alexek ideia zentzugabe bat dute: festa bat antolatzea haustura ospatzeko. Iragarki honek txundituta uzten ditu bere maiteak, baina haiek tinko eusten diote banatzeko erabakiari, edo agian ez?

Gru 4. Mi villano favorito

Gru, Lucy eta neskek -Margo, Edith eta Agnes- ongietorria egiten diote familiako kide berri bati: Gru Juniorri, bere aitarentzat oinaze bat izateko asmotan datorrela dirudiena. Gruk oraingo honetan aurre egin beharko die Maxime Le Mal nemesis berriari eta Valentina bere neskalagun sofistikatu eta gaiztoari, eta familiak ihes egin beharko du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide