Furgobaratzaren bisita jasoko du Keretxudik asteartean

Maria Maya Manterola

Baratzeko plangintza, errotazio eta asoziazioen inguruko azalpenak emango dituzte oraingo honetan. 

Keretxudik Furgobaratzaren beste bisita bat jasoko du asteartean, hilaren 17an. Bertan baratzea dutenek, plangintzari, errotazioari eta asoziazioari buruzko azalpenak jaso ahal izango dituzte, 18:00etatik 19:30era. 

Baratzeko erabiltzaileez gain, beste edonor gerturatu ahal izango da tailer honetara. Horretaz gain, Furgobaratzak bere ohiko zerbitzua eskainiko du: aholkularitza baratzeko gaietan, landare eta hazi ekologikoak…

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide