Bezperan txikitu, egun handian dastatzeko

Intza Trula 2024ko ira. 13a, 17:30

Herritar zein bisitari ugari erakartzen dituen Olagarro Eguna ospatuko dute bihar. Olagarroa moztu eta brotxetak egiteko elkartu dira herritarrak gaur arratsaldean Zumaiako Herri Eskolan.

Bihar ez da olagarro zoparik dastatzeko aukerarik izango; baina, herriko jaki kutuna hamaika eratara jan ahal izango dute herritarrek nahiz bisitariek. Dena prest dute aurtengo Olagarro Eguna ospatzeko; besteak beste, elikagaien azoka, kuadrillen arteko batelen estropada eta herri bazkaria egingo dituzte. Hala ere, azkenengo xehetasun batekin –baina era berean garrantzitsuenetako batekin–, ari dira zenbait herritar Zumaiako Herriko Eskolan: olagarroa moztu eta brotxetak prestatzen, alegia.

Sei postu ezberdinetan probatu ahal izango da olagarroa bihar: Moilaberrin (goizean) Eusebio Gurrutxaga plazan (goizez zeinarratsaldez), Ignacio Zuloaga plazan (arratsaldez), Erribera kalean (arratsaldez), Saregile plazan (arratsaldez) eta Amaiako plazan (arratsaldez).

Honakoa da biharko egitaraua:

  • Goiz partean XVIII. ARGAZKI RALLYA. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan.

  • 10:30etik 14:30era Eusebio Gurrutxaga plazan ELIKAGAIEN AZOKA.

  • 10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arbustaingo arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab.

  • 11:00etan kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XVI. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.

  • Goiz partean, OLAGARRO BROTXETAK E. Gurrutxaga plazako eta Gernika parkeko txosnetan.

  • 11:00etatik 13:00etara (bi txanda), Algorri interpretazio zentroan 6-10 urte bitarteko haurrentzat doako TAILERRAK. Aurrez izena eman behar da: info@algorri.eus edo 943143100.

  • 11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.

  • 11:15ean HAMAIKETAKOA olagarro harrapatzaile izandakoentzat.

  • 11:30ean herriko txistularien KALEJIRA Astindu taldearekin.

  • 12:30ean KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik.

  • 14:30ean HERRI BAZKARIA, Sagarbideko aterpean.

  • 11:00etan, “Flyscheko olagarroa” BISITA GIDATUA euskaraz (gaztelaniaz 12:30ean) %50eko deskontua kode hau erabiliz: olarroeguna. Erreserbak: www.geoparkea.eus.

  • 17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.

  • Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK txosnetan.

  • 18:30ean HAMARRU ELEKTROTXARANGA herriko kaleetan.

  • 19:30ean Kofradian, Olarro eguneko XVI. Bandera emango zaie batel estropadako irabazleei.

  • 22:00etan Kofradian, ERROMERIA SOINUZ BLAI taldearekin.

  • 22:00etan DJ LUJI eta DJ LOTI Amaia plazan.

(Argazkiak: Maria Maya Manterola)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide