Aski dela esan dute beste behin zumaiarrek

Onintza Lete Arrieta

Atzoko elkarretarazea Saregile plazan. (Maria Maya Manterola)

Bilboko hilketa matxista salatzeko, elkarretaratzea izan zen atzo arratsaldean Saregile plazan, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Deialdiarekin bat egin zuen Zumaiako Udalak.

Matxismoak hiltzen gaitu, aski da! lelo hartuta egin zuten atzo iluntzean elkarretaratzea Saregile plazan asteazkeneko Bilboko hilketa matxista salatzeko.

Hainbat herritarrek egin zuten bat Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deiarekin, baita Zumaiako Udalak ere.

Mugimendu Feministak emandako datuen arabera, aurten lau emakume erail dituzte Euskal Herrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide